2019(e)ko abenduakren 18(a), asteazkena

GABONAK


Kaixo lagunok,

Gabonak iristear daudenez, gure ikastola apaintzeko ardura hartu dugu. Lehengo asteartean ikastolako sarreran zuhaitza jarri genuen lehenengo mailako ikasleak lagundu ziguten. Apaingarri pilo bat jarri genituen eta oso polita geratu da.

Egin KLIK argazkiak!!

 https://drive.google.com/drive/folders/1eMptSmfE4de2mW2tuBYKYVbrtWmyPYln?usp=sharing

2019(e)ko abenduakren 9(a), astelehena

UEMA TAILERRA: ISPILUARI BEGIRA!

Kaixo lagunok,

Aurreko astelehenean Uemakoekin tailerra egin genuen "Ispiluari begira". Bertan, gurasoak eta ikasleak euskarari buruz hausnartzeko aukera izan zenuten eta hemen uzten dizuet saioaren inguruko laburpena.

Egin klik linkean!

https://drive.google.com/drive/folders/1gt25Kp6QKYNUY1prTX2_-7HClOlijcD7?usp=sharing

2019(e)ko abenduakren 6(a), ostirala

ALBAOLA IRTEERA

Kaixo lagunok,

Gabonen aurretik Txanelako "Boga Boga marinela" liburuari hasiera eman diogu. Gure herrialdian ditugun museoak ikusirik Albaola itsas kultur faktoria bisitatzea erabaki dugu. Euskal Herriko arrantzaleen inguruko pasarteak eta lanbideak ezagutu ditugu. Oso interesgarria eta dibertigarria izan da irteera.

Euskal Herriko ezkutuko istorioak jakin ditugu, baina, guretzat gordeko ditugu. Zuek jakin nahi badituzue argazkietan KLIK eginez zerbait ikusiko duzue.



Agurrrrrr

 https://drive.google.com/drive/folders/1GxAzUoOB-3X6buUXkspOEStJhuaCb103?usp=sharing

2019(e)ko abenduakren 2(a), astelehena

ERDIA AROAREN ETA IRURA HERRIAREN PROIEKTUA

Kaixo lagunok,

Azaroan txanelaren "Nolako Txabola" liburua lantzen aritu gara eta asko ikasteaz gain lan asko egin dugu. Aurreko ostiralean ikusi zenuten moduan gure herriari buruzko informazioa bildu eta liburuxka bat osatu genuen. Horrez gain, Erdia Aroan bizi ziren pertsonaiak ikasi genituen, gazteluak nolakoak ziren ikusi genuen, gazteluen maketa bat osatu genuen...

Argazkian klik egin!!


2019(e)ko azaroakren 16(a), larunbata

KIVA EGUNA 2019

Kaixo denoi,

Aurtengo ikasturte hasieran, urteroko legez, Kiva eguna ospatu genuen. Ostiral goizean Kivaren inguruan eztabaidatu eta koadernoa prestatu genuen. Arratsaldean, mezuen kate bat osatu genuen ikasgela guztien artean eta patiora atera ginen Kivako abestia abestera!!

Hemen behean uzten dizuet argazkiekin egin dugun bideoa!



2019(e)ko azaroakren 11(a), astelehena

MATEMATIKAN TREBATZEN!

Kaixo lagunok,

Aste honetan Matematika orduetan ederki pasatzen ari gara. ZENBAKIAK ikasten jarraitzen dugu eta LOGIKA ikasten hasi gara. Guzti hau, jolasaren bitartez ikasten dugu, ez gara aspertzen...

EGIN KLIK ARGAZKIAN eta begiratu nola ikasten dugun.

https://drive.google.com/drive/folders/1JR8ShvPuXQKN-jnvLwK5ukLdG9lFA7e2?usp=sharing



2019(e)ko azaroakren 1(a), ostirala

ANIMEN GAUA

Kaixo denoi,

Atzo herriak Animen gaua ospatu zen eta guk bat egin nahi izan genuen. Goizean zehar Euskal Herrian nola ospatzen den ikusi genuen eta ondoren etxeak paintzeko kalabazak margotu genituen.


Egin klik argazkian!

 https://drive.google.com/folderview?id=1xHMlwhVf2o85Nvl4etoxUwGbJk7PJzYu

2019(e)ko urriakren 27(a), igandea

MATEMATIKAN TREBATZEN

Kaixo denoi,
Aurreko bi asteetan matematikako saioetan neurriaren barruan luzera lantzen aritu gara. Gure burua neurtu dugu, etxeko objektuak, gelako materialak... Horretarako metroaz gain beste herramientak erabili ditugu eta unitate desberdinak ikasi.

Ederki pasa dugu!


2019(e)ko urriakren 14(a), astelehena

ZUHAITZ GENEALOGIKOA ETA ESKULANA

Kaixo lagunok,

Lehengo astean txanela proiektuak proposatzen duen zuhaitz genealogikoa egin genuen. Bakoitzak bere familiaren inguruan informazioa bildu zuen eta zuhaitza osatu. Horrez gain arte hezkuntzako saioan gure aurpegiaren irudia egin genuen "collage" teknika erabiliz.




2019(e)ko urriakren 10(a), osteguna

ASPANOGI SENTSIBILIZAZIO EGUNA


Kaixo lagunok,

Astelehenean Aspanogi sentsibilizazio eguna ospatu genuen. Aspanogi elkartearen inguruan zer geniekien hitz egin genuen, bertako logoa marraztu eta azkenik argazkiak atera genituen urrezko globoekin eginiko "photocallean".

 https://drive.google.com/file/d/11fxX0Y8_FMMS619rmhBHtsJVcyWUZDtA/view?usp=sharing

2019(e)ko urriakren 7(a), astelehena

IGERIKETA IKASTAROA

Kaixo lagunok,

Lehengo astean igeriketa ikastaroan hasi ginen. Autobusa hartu eta Anoetako lagunekin Billabonako kiroldegira joaten gara. Bertan denok elkarrekin prestatu eta PLASTA uretara!!!

Ederki igarotzen dugu goiza igerilekuan...

Hemen uzten dizuet aldageletan atera dugun argazkia!


2019(e)ko irailakren 16(a), astelehena

LEHENENGO EGUNAK!


Kaixo lagunak,

Aste honetan ikasturte berriari eman diogu hasiera. Lehenengo egunetan lagunekin kontu kontari ibili eta elkar ezagutzeko jolasak egin ditugu.

EGIN KLIK ARGAZKIAN!



2019(e)ko irailakren 9(a), astelehena

ONGI ETORRI!!


Kaixo lagunak,

Ongi etorri ikasturte berri honetara. Aurten 2.mailako ikasleak zarete eta betiko moduan pilo bat ikasi eta ederki pasako dugu!!

Udaran zer moduz joan zaizuen jakiteko irrikitan nago!!

Irailaraen 9an esku zabalik hartu zaituztet!

Besarkada bero bat!

Ver las imágenes de origen