2019(e)ko urriakren 27(a), igandea

MATEMATIKAN TREBATZEN

Kaixo denoi,
Aurreko bi asteetan matematikako saioetan neurriaren barruan luzera lantzen aritu gara. Gure burua neurtu dugu, etxeko objektuak, gelako materialak... Horretarako metroaz gain beste herramientak erabili ditugu eta unitate desberdinak ikasi.

Ederki pasa dugu!


2019(e)ko urriakren 14(a), astelehena

ZUHAITZ GENEALOGIKOA ETA ESKULANA

Kaixo lagunok,

Lehengo astean txanela proiektuak proposatzen duen zuhaitz genealogikoa egin genuen. Bakoitzak bere familiaren inguruan informazioa bildu zuen eta zuhaitza osatu. Horrez gain arte hezkuntzako saioan gure aurpegiaren irudia egin genuen "collage" teknika erabiliz.




2019(e)ko urriakren 10(a), osteguna

ASPANOGI SENTSIBILIZAZIO EGUNA


Kaixo lagunok,

Astelehenean Aspanogi sentsibilizazio eguna ospatu genuen. Aspanogi elkartearen inguruan zer geniekien hitz egin genuen, bertako logoa marraztu eta azkenik argazkiak atera genituen urrezko globoekin eginiko "photocallean".

 https://drive.google.com/file/d/11fxX0Y8_FMMS619rmhBHtsJVcyWUZDtA/view?usp=sharing

2019(e)ko urriakren 7(a), astelehena

IGERIKETA IKASTAROA

Kaixo lagunok,

Lehengo astean igeriketa ikastaroan hasi ginen. Autobusa hartu eta Anoetako lagunekin Billabonako kiroldegira joaten gara. Bertan denok elkarrekin prestatu eta PLASTA uretara!!!

Ederki igarotzen dugu goiza igerilekuan...

Hemen uzten dizuet aldageletan atera dugun argazkia!