2019(e)ko abenduakren 18(a), asteazkena

GABONAK


Kaixo lagunok,

Gabonak iristear daudenez, gure ikastola apaintzeko ardura hartu dugu. Lehengo asteartean ikastolako sarreran zuhaitza jarri genuen lehenengo mailako ikasleak lagundu ziguten. Apaingarri pilo bat jarri genituen eta oso polita geratu da.

Egin KLIK argazkiak!!

 https://drive.google.com/drive/folders/1eMptSmfE4de2mW2tuBYKYVbrtWmyPYln?usp=sharing

2019(e)ko abenduakren 9(a), astelehena

UEMA TAILERRA: ISPILUARI BEGIRA!

Kaixo lagunok,

Aurreko astelehenean Uemakoekin tailerra egin genuen "Ispiluari begira". Bertan, gurasoak eta ikasleak euskarari buruz hausnartzeko aukera izan zenuten eta hemen uzten dizuet saioaren inguruko laburpena.

Egin klik linkean!

https://drive.google.com/drive/folders/1gt25Kp6QKYNUY1prTX2_-7HClOlijcD7?usp=sharing

2019(e)ko abenduakren 6(a), ostirala

ALBAOLA IRTEERA

Kaixo lagunok,

Gabonen aurretik Txanelako "Boga Boga marinela" liburuari hasiera eman diogu. Gure herrialdian ditugun museoak ikusirik Albaola itsas kultur faktoria bisitatzea erabaki dugu. Euskal Herriko arrantzaleen inguruko pasarteak eta lanbideak ezagutu ditugu. Oso interesgarria eta dibertigarria izan da irteera.

Euskal Herriko ezkutuko istorioak jakin ditugu, baina, guretzat gordeko ditugu. Zuek jakin nahi badituzue argazkietan KLIK eginez zerbait ikusiko duzue.



Agurrrrrr

 https://drive.google.com/drive/folders/1GxAzUoOB-3X6buUXkspOEStJhuaCb103?usp=sharing

2019(e)ko abenduakren 2(a), astelehena

ERDIA AROAREN ETA IRURA HERRIAREN PROIEKTUA

Kaixo lagunok,

Azaroan txanelaren "Nolako Txabola" liburua lantzen aritu gara eta asko ikasteaz gain lan asko egin dugu. Aurreko ostiralean ikusi zenuten moduan gure herriari buruzko informazioa bildu eta liburuxka bat osatu genuen. Horrez gain, Erdia Aroan bizi ziren pertsonaiak ikasi genituen, gazteluak nolakoak ziren ikusi genuen, gazteluen maketa bat osatu genuen...

Argazkian klik egin!!