2020(e)ko ekainakren 29(a), astelehena

2019-2020 IKASTURTEKO 
ARGAZKIAK




MILA ESKER 
BIHOTZ-BIHOTZEZ!!!


Mila esker bi ikasturte zoragarri hauengatik. 
Nahiz eta, ikasturte amaiera berezia izan eta denak etxean egon, gertu sentitu garela uste dut. 
Orain, gozatu udaraz eta irailean ikusiko gara! Bitartean disfrutatu eta zoriontsuak izan... 
ONDO PASA OPORRAK!!!


Hortxe duzue, azken eguneko bideoa.
Klikatu argazkian, bideoa ikusteko!
ZORIONAK ETA 
URTE ASKOTARAKO 
KUADRILA!!!

Ikasturte amaiera berezia izan da eta ezin izan ditugu zoriondu behar den bezala gure lagunak! 

Hona hemen ekaineko protagonistak!!!

                                                    ZORIONAK LIBE ETA IKER!!!



ETA HEMEN UZTAILA ETA ABUZTUKO PROTAGONISTAK... 
ZORIONAK ZUEI ERE... 

ZORIONAK IZEI, UR ETA NATALE!!!

ONDO PASA UDARA!




2020(e)ko ekainakren 25(a), osteguna

2020(e)ko ekainakren 19(a), ostirala

Iritsi da azken eguna...
Aurtengo ikasturte amaiera oso berezia izan den arren, oso gertu sentitu gara eta lan bikaina egin duzuela argi dago.
Amaiera polita emateko, ikusi dugun bideoa jartzen dizuet hemen...
Udara ona pasa, deskantsatu eta ondo ondo pasa oporrak, merezi duzue eta!

Izango duzue nire berri!!!


ONDO PASA TXAPELDUNAK!!!

2020(e)ko maiatzakren 28(a), osteguna

ESPERIMENTUAK EGINEZ...
MUSIKAZ GOZATUZ...

INSTRUMENTU MUSIKALAK



ITSASOKO SOINUAK: ESPERIMENTUAK




2020(e)ko maiatzakren 26(a), asteartea

7.ERRONKA
"Ikastolaren eguna"



6.ERRONKA
"Egun batean, txikiak izan ginen..."



IRURAKO LH2KO IKASLEEN ESKUTIK

 "Etxetik" IRRATSAIOA


 


Txanelako 6.gaiaren proiektua, urtero bezala, irratsaio saioa egitea da. Aurtengoa berezia izan da, etxetik gaude lanean, baina proiektuarekin aurrera egin dugu! 

Klikatu argazkietan

   ALBISTEAK


  ALBISTEAK + ELKARRIZKETAK


   ELKARRIZKETAK
                                                               
                                         
         
  TXISTEAK


Lan asko egin duzue eta emaitza bikaina izan da. 
ZORIONAK neska-mutilak! Artista batzuk zarete!






2020(e)ko maiatzakren 15(a), ostirala

ENAITZEN ARTELAN EDERRA!

Ikusi ikusi, Enaitzek zer erakutsiko digun!
Ikusi bideoa eta saiatu zuek ere.
ANIMATU!

Klikatu argazkian...




URTE ASKOAN ELENE!
Gaurko egunean, ezin gara zurekin egon baina muxu hegaldun handi handi bat zuretzat, denon partez! Disfrutatu egunaz!

Zure gelako LAGUNAK

INAUTERIETAKO JAIALDIA IKUSGAI!
Zein polita izan zen... eta zein ongi pasa genuen! BETI BEZALA!



2020(e)ko maiatzakren 11(a), astelehena

LOS DIAS DE LA SEMANA

Gure gelako ikasle baten familiak abesti polit hau egin du! Ikusi ikusi!!!





GELAKOEN ARGAZKIAK

Ikusi zein argazki politak ateratzen ditugun etxean eta baita kalean ere!!!



Animatu besteak ere! 

5. ERRONKA
" Egin dantza!"




2020(e)ko maiatzakren 7(a), osteguna

2020(e)ko apirilakren 30(a), osteguna

IPUINAK
Liburuaren astea gaur amaitzen denez, hona hemen azken ipuinak ikusgai.
Ikusiko duzue zein politak diren!
Ikusi eta entzun!
ONDO PASA! 


2020(e)ko apirilakren 28(a), asteartea

LIBURUAREN ASTEAREKIN JARRAITUZ...

Hona hemen ipuin gehiago! Ikusiko duzue zein politak diren...
Ikusi ikusi!


2020(e)ko apirilakren 27(a), astelehena

2020(e)ko apirilakren 24(a), ostirala

IRURAKO ARTISTAK

Kale Txikiko artista handien ERAKUSKETA antolatu dute.
Ikusi ikusi BIDEOA! Klikatu argazkian.

A ze artistak! 



3.ERRONKA!


IPUIN KONTAKETA GEHIAGO

Zer moduz atzoko ipuinak? politak ezta?
Hementxe dituzue gehiago, ea gustuko dituzuen...
Ikusi eta gozatu!!! ONDO PASA!




2020(e)ko apirilakren 23(a), osteguna

IPUIN KONTAKETAK

Hemen dituzue ikusgai zenbait ipuin polit. 
Ikusi eta gozatu!


LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA




Kaixo! 

GAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA OSPATUKO DA MUNDUKO TXOKO ASKOTAN ETA GUK ERE, IKASTOLAN, OSPATZEKO ASMOA DUGU. 

HORRETARAKO HAINBAT JARDUERA PRESTATU DITUGU, BESTEAK BESTE, IKASLE ZAHARRAGOEK ETA GURASOEK GRABATUTAKO IPUINAK, ETA GALTZAUNDI EUSKARA ELKARTEAK ESKAINITAKO IPUINAK.

EGUNEZ EGUN BLOGERA IGOTZEN JOANGO GARA, BERAZ ADI EGON!

MOTA GUZTIETAKO IPUINAK ENTZUN ETA IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUZUE: ABENTURAZKOAK, DIBERTIGARRIAK, BELDURGARRIAK… 

ISTORIO UGARI DITUGU ZUEI ERAKUSTEKO!

2020(e)ko apirilakren 21(a), asteartea

ZEIN ONGI ARI ZARETEN NESKA-MUTILAK!

Hona hemen zuek egindako musikako SIMAMAKA dantza.
Ikusi ikusi zein polita geratu den!







2020(e)ko apirilakren 20(a), astelehena

KAIXO KUADRILA:

Zer moduz joan dira oporrak?Bueltan gara berriro gogotsu eta indartsu!
Iada, martxan jarri gara eta hemen uzten dizuegu Ikastolako langileon bideotxo bat.
Ea gustatzen zaizuen.




2020(e)ko apirilakren 8(a), asteazkena

ASTE SANTUETAKO 
OPORRAK




Iritsi dira oporrak, baina aurtengoak bereziak izango dira, inoiz ahaztuko ez ditugunak. 
Orain arte, nahiko lan egin duzue eta oso ondo gainera. Beraz, orain saiatu erlaxatzen, deskantsatzen eta ongi pasatzen.
Hemen dituzue etxerako proposamen batzuk. 
Animo neska-mutilak, TXAPELDUN batzuk zarete!!!


Hemen proposamenak


2020(e)ko apirilakren 6(a), astelehena

AURKEZPENAK

Hona hemen gure ikasle batzuen aurkezpenak. 
Zorionak artistak! Aurkezpen zoragarriak egin dituzue. 
Animatu, falta zaretenak!
Ikusi, ikusi...



2020(e)ko apirilakren 3(a), ostirala

GURE 2. ERRONKA

BIDEO ZORAGARRI HONETAN, GURE MARRAZKI ETA ARTELANAK IZANGO DITUZUE IKUSGAI. 
AUPA IRURAKO IKASTOLA! 
IKUSI, IKUSI BIDEOA... 




2020(e)ko apirilakren 1(a), asteazkena

URTE ASKOAN 
NESKA-MUTILAK!
Martxoan zehar, zuen urtebetetze eguna izan da eta ezin izan dugu elkarrekin ospatu. Baina espero dugu ondo ospatu izana.
Zorionak denoi!







Horregatik muxu handi handi bat denon partez.




2020(e)ko martxoakren 31(a), asteartea

ELKARREN BERRI IZAN NAHI?

Kaixo neska-mutilak, zer moduz zabiltzate? Ziur nago denetarik egiten ari zaretela etxean; kirola, sukaldatu, irakurri, telebista ikusi, etxerako lanak, eskulanak... zenbat gauza ezta?
Ni ere berdintsu nabil nire etxean, baina zuek ikusteko irrikitan nago eta horregatik sorpresatxo bat jarri dizuet hemen azpian. Elkarren berri izateko, besteen argazkiak ikusteko aukera izango duzue.
Ikusi, ikusi zuen lagunak zertan dabiltzan...


2020(e)ko martxoakren 27(a), ostirala


MOZORROTU GAITEZEN! 
Begira zein bideo polita osatu dugun denon artean... 
GU ERE ETXEAN GERATZEN GARA ETA DENON ARTEAN LORTUKO DUGU!
AUPA GU!!!
aupa gu!







2020(e)ko martxoakren 20(a), ostirala

GU ERE ETXEAN GERATUKO GARA

Etxetik ari gara lanean, etxerako lanak beste modu batera egiten ari gara eta oso ondo ari zarete neska-mutilak!ANIMO!
Sormena erabili eta jarduera ezberdinak egin! Denetik egin behar dugu, ez ahaztu...





2020(e)ko martxoakren 13(a), ostirala

BIDERKETAK ULERTZEN
ETA JOLASTEN


Biderketekin hasi gara iada eta ulertzeko modurik onena, jolastea da noski. Oso ondo ulertu dute eta pixkanaka pixkanaka erraz barneratzen hasiko dira. 

Klikatu beheko argazkian


TUTORITZAKO SAIOAK...



Tutoritzako saioetan zenbait jarduera egiten ditugu eta horien artean, aurreko astean gelako giroa hobetze aldera, jokabide desegokiak eta egokiak zerrendatu genituen. 

Ikusi argazkiak


Autoestima lantzeko ere dinamika polit bat egin genuen eta gelako atea ere apaindu genuen.

2020(e)ko martxoakren 8(a), igandea

MARTXOAK 8
"Emakumearen nazioarteko eguna
denon ardura da BERDINTASUNA"

Hauxe izan zen ostiralean margotu genuen leloa. Emakumearen nazioarteko eguna ospatzeko, gelan pentsatutako leloa margotzera joan ginen frontoira. Ondoren, plazan jarri genituen lelo guztiak. 
Ikusi argazkiak. 




ESPAZIOARI BURUZKO
ANTZERKIA





Asteazkenean, Espazioari buruzko antzerkia egin genuen. Goizean, ikastolako lagunei egin genien eta arratsaldean, berriz, gurasoei. Gaiari bukaera emateko, ikuskizun berezia prestatu eta oso oso ondo atera zela esan behar dugu.  
Oso oso gogotsu ibili gara gai honekin eta asko ikasi dugu gainera.  Hemen dituzue argazkiak eta baita bideo osoa ere. 
Zorionak neska-mutilak, bikain egin zenuten eta! 
Ikusi ikusi argazkiak...





2020(e)ko martxoakren 3(a), asteartea

JOLASEN BITARTEZ
MATEMATIKA LANTZEN

Gaur matematikan, jolas ezberdinetan ibili gara. Zein ederki ibili garen...
Ikusi, ikusi argazkiak.

2020(e)ko otsailakren 27(a), osteguna

IÑAUTERI ONDORENGO PROBENTZIOA

Iñauteriak bukatu ondoren, asteazken arratsaldean ikastolara etorri eta probentzioa egin genuen. Ikasle guztiak nahastuta, talde ezberdinak egin eta jolas ezberdinetan jolastu ginen. Oso ondo pasa genuen! 
Ikusi ikusi argazkiak!



IÑAUTERITAKO JAIALDIA

                                                                      klikatu argazkian


OSTEGUN GIZENA

                                                                       klikatu argazkian

2020(e)ko otsailakren 20(a), osteguna

GORA IÑAUTERIAK!!!

Gaur ostegun gizena ospatu dugu ikastolan. Mozorro ikusgarriak ikusi ditugu eta ederki pasa dugu goiza. Txistorra ere jan dugu noski! 
Ondo ondo pasa iñauteriak eta txintxo ibili kuadrila!



2020(e)ko otsailakren 1(a), larunbata

ZENBAT IKASI DUGUN
IRUÑEKO PLANETARIOAN!!!


Ostiralean, irteera izan genuen Iruñeko Planetariora, Anoetako LH2ko lagunekin batera. Benetan, irteera interesgarria eta  aberasgarria izan zen! Ederki pasa genuen, gainera eguraldi zoragarria izan genuen... ezin gehiago eskatu!
Zenbat ikasi dugun... 

klikatu argazkian