2020(e)ko martxoakren 31(a), asteartea

ELKARREN BERRI IZAN NAHI?

Kaixo neska-mutilak, zer moduz zabiltzate? Ziur nago denetarik egiten ari zaretela etxean; kirola, sukaldatu, irakurri, telebista ikusi, etxerako lanak, eskulanak... zenbat gauza ezta?
Ni ere berdintsu nabil nire etxean, baina zuek ikusteko irrikitan nago eta horregatik sorpresatxo bat jarri dizuet hemen azpian. Elkarren berri izateko, besteen argazkiak ikusteko aukera izango duzue.
Ikusi, ikusi zuen lagunak zertan dabiltzan...


2020(e)ko martxoakren 27(a), ostirala


MOZORROTU GAITEZEN! 
Begira zein bideo polita osatu dugun denon artean... 
GU ERE ETXEAN GERATZEN GARA ETA DENON ARTEAN LORTUKO DUGU!
AUPA GU!!!
aupa gu!







2020(e)ko martxoakren 20(a), ostirala

GU ERE ETXEAN GERATUKO GARA

Etxetik ari gara lanean, etxerako lanak beste modu batera egiten ari gara eta oso ondo ari zarete neska-mutilak!ANIMO!
Sormena erabili eta jarduera ezberdinak egin! Denetik egin behar dugu, ez ahaztu...





2020(e)ko martxoakren 13(a), ostirala

BIDERKETAK ULERTZEN
ETA JOLASTEN


Biderketekin hasi gara iada eta ulertzeko modurik onena, jolastea da noski. Oso ondo ulertu dute eta pixkanaka pixkanaka erraz barneratzen hasiko dira. 

Klikatu beheko argazkian


TUTORITZAKO SAIOAK...



Tutoritzako saioetan zenbait jarduera egiten ditugu eta horien artean, aurreko astean gelako giroa hobetze aldera, jokabide desegokiak eta egokiak zerrendatu genituen. 

Ikusi argazkiak


Autoestima lantzeko ere dinamika polit bat egin genuen eta gelako atea ere apaindu genuen.

2020(e)ko martxoakren 8(a), igandea

MARTXOAK 8
"Emakumearen nazioarteko eguna
denon ardura da BERDINTASUNA"

Hauxe izan zen ostiralean margotu genuen leloa. Emakumearen nazioarteko eguna ospatzeko, gelan pentsatutako leloa margotzera joan ginen frontoira. Ondoren, plazan jarri genituen lelo guztiak. 
Ikusi argazkiak. 




ESPAZIOARI BURUZKO
ANTZERKIA





Asteazkenean, Espazioari buruzko antzerkia egin genuen. Goizean, ikastolako lagunei egin genien eta arratsaldean, berriz, gurasoei. Gaiari bukaera emateko, ikuskizun berezia prestatu eta oso oso ondo atera zela esan behar dugu.  
Oso oso gogotsu ibili gara gai honekin eta asko ikasi dugu gainera.  Hemen dituzue argazkiak eta baita bideo osoa ere. 
Zorionak neska-mutilak, bikain egin zenuten eta! 
Ikusi ikusi argazkiak...





2020(e)ko martxoakren 3(a), asteartea

JOLASEN BITARTEZ
MATEMATIKA LANTZEN

Gaur matematikan, jolas ezberdinetan ibili gara. Zein ederki ibili garen...
Ikusi, ikusi argazkiak.